Otsagabiko Eskolako ikasleek lan etnografiko bat egin dute eta Zaraitzuko zubiei buruzko informazioa eta testigantzak bildu dituzte.
Informazioa bildu eta antolatu ondoren, ikasleek QR kodeak dauzkaten informazio-panelak sortu dituzte, eta zubietan paratu, jendeak eskuragarri izan ditzan bildutako informazioa, argazkiak eta inguruko biztanleei eginiko elkarrizketak.
Hemen irakurtzen ahal duzu bloga eta bertako informazio guztia.
Hemen irakurtzen ahal duzu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera