Erasmus+ KA229 proiektuak, BRAIINS: BRing AI In School izenekoak, 3 ikasturteko iraupena du, guztira (2020 – 2023), eta haren helburua da adimen artifizialaren eta robotikaren gai nagusiak hezkuntzaren mundura hurbiltzea.
Gaur egun DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 1. mailan dauden ikasleei zuzentzen zaie, eta egonaldi laburrak (astebetekoak) nahiz luzeak (bi hilabetekoak) eskaintzen dizkie. Europako lau ikastetxe hauen lankidetza-proiektua da: ISIS “Cavazzi-Sorbelli”, Pavullo (Italia), TGM, Viena (Austria), 2o GEL Kalymnou, Kalymnos (Grezia) eta Iruñeko Navarro Villoslada BHI (Espainia).
Hemen irakur dezakezu Iruñean egindako topaketari buruzko aipamena eta hemen Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratutako albistea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera