Gurutze Plaza BHIk “Bideko soinuak” proiektua jarri du martxan Erasmus+ programaren barruan. Horrekin, Italiako, Espainiako eta Frantziako ikasleak trukatzea eta mugitzea sustatzen da, Donejakue bidea kulturen bidegurutzetzat jota.
Gurutze Plaza BHIko ikasleek Orreagatik abiatzen den Frantses Bideko Zubiri-Iruña etapa egin dute, irakasleekin batera eta Nafarroako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearen laguntzarekin.
Jarduera horretan hainbat departamentu didaktikoren laguntza izan dute (gorputz hezkuntza, musika, ingelesa, hizkuntza eta teknologia). Departamentu horiek arduratu dira prestaketa fisikoaz, barra energetikoak egiteaz, himno espezifiko bat sortzeaz, bai eta soinu-inpaktuak hiri-ingurunean eta natura-ingurunean duen eragina agertzen duen azterlan bat egiteaz ere. Gainera, ikasleek lan bat egin dute (ingelesez edo gaztelaniaz) Donejakue bideko kultura eta ondare aberastasunari buruz.
Hemen duzu jarduerari buruzko informazioa, Gurutze Plaza BHIn prestatu duten testua irakurrita eta hemen 2022/04/23an Diario de Navarra-n argitaratutako albistean.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera