Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak LH Dualeko jardunbide egokien bost programa hautatu ditu Nafarroan Europako kalitateko adibide autonomikoen zerrendarako. ‘Jardunbide egokiak Espainiako Lanbide Heziketa Dualean. Europako kalitateko 14 adierazle. 102 adibide autonomiko‘ argitalpena aurkezteko ekitaldia egin da Madrilen.
Honako programa hauek hautatu dira: Zenbait enpresatan ikastunak txandakatzeko proiektua; Lan Ikuskaritzari ikaslearen egoeraren berri emateko proiektuak; Ikaskuntza mintegiak LH dualean ikastetxe berrien eta esperientzia duten ikastetxeen artean; Ikaslearen eta ikastetxeko tutorearen arteko aldizkako bileren programa lantokiko prestakuntza-aldi luzeetan; eta Enpresaburuen elkarteek LH Dualeko proiektu berriak bultzatzea.
Hemen duzue Nafarroako Gobernuaren albiste-buletinean argitaratutako informazioa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera