Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilaria eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria dira Nafarroako Prestakuntza eta Talentuaren Ekonomiaren Mahaiko buruak. Hasierako fase honetan, NUPeko Gizarte Kontseiluak, Nafarroako Eskola Kontseiluak, Nafarroako Enpresa Konfederazioak, CCOOk eta UGTk osatzen dute.
Mahaiaren helburu nagusia da elkarrizketa foro egonkor bat eratzea solaskide sozialekin, bai hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan, bai talentuaren sorreraren eta ekintzailetzaren arloan, politika publikoak eraginkorragoak izan daitezen. Hori guztia herrialdeko behar sozial eta ekonomikoen zerbitzura egonen da. Asmoa da bi departamentuetako hezkuntza eta prestakuntza eskaintzari buruzko informazioa biltzea, Nafarroako ikasleek bizitzarako, enplegurako eta/edo ekintzailetzarako dituzten ezagutzak eta trebetasunak hobetze aldera.
Hemen kontsulta dezakezu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako albistea, eta hemen Diario de Navarra egunkarian argitaratutakoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera