“LOPEZ, beste mundu batzuen esploratzailea” Iruñeko Planetarioaren 3Dko film berria da, Madrilgo Planetarioarekin lankidetzan egina. Bertan, LOPEZ izeneko satelite bat da protagonista.
Ikasleei zuzendutako filma da, haurrek zientziarekiko duten jakin-mina eta interesa pizteko asmoz. Ikusleak ortzia zeharkatuko du film honekin; konstelazioak ikusiko ditu, hala nola Orion eta Gemini, bai eta izarrak ere, horien artean Alpha Centauri eta Capella.
Apirilaren 1etik aurrera ikusten ahalko da filma. Ordutegia web-orri honetan kontsulta dezakezu: https://www.pamplonetario.org/es/sesiones.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaratutako berria, eta hemen , Diario de Noticiasen argitaratutakoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera