Brif Braf Bruf jaialdia haurrei eta gazteei zuzentzen zaie, eta lan-ildo batzuk sortu ditu Txantreako ikastetxeekin. Izan ere, jaialdiari lotutako proiektuak sortu dituzte, hainbat jarduera eta esperientziaren bidez.
Gianni Rodariren Brif, Bruf, Braf liburua irakurtzearekin batera hasiera emanen zaio haur literatura eta ilustrazioko jaialdiari García Galdeano ikastetxean, abenduaren 26an (larunbata).
Abenduaren 20an, igandean, haur eta gazte literaturako azokaren hirugarren edizioa eginen da María Ana Sanz ikastetxeko jolastokian.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaratutako berria, eta hemen , Diario de Noticiasen argitaratutakoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera