Atarrabiako La Presentación ikastetxea hautatu zuten bertan Pijama Egunaren ekitaldi nagusia egiteko. Espainia osoan ospatzen da egun hori azaroaren 20an, hau da, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean. Laguntza eman zuen Magale Harrera Familien Nafar Elkarteak.
Egun horretan zazpi ikastetxetako ikasleak pijamaz jantzita joan ziren eskolara, abegi zentroetan bizi diren 350etik gorako adingabeak gogorarazteko. Pijama Egunaren laugarren edizioa da aurtengoa, eta helburu du abegi zentroetako haur eta gazteak ageriagotzea, eta gizartea kontzientziatzea adingabeek familian bizitzeko duten eskubideaz.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarra-n argitaratutako berria, eta hemen , Diario de Noticias-en argitaratutakoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera