Tafallako Marqués de la Real Defensa ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 4. mailetako ikasleek urari, hondakinei eta kutsadurari buruzko hainbat tailerretan hartu zuten parte, Klima-aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira.
Ikasle horiek aukera izan zuten bai esperimentatzeko, bai ikusteko nola lagundu dezakeen pertsona bakoitzak klima-aldaketaren efektuak arintzen.
Tailer horiek Nilsa hezkuntza programaren barnean daude. Nafarroako 51 herritako 245 taldek hartu zuten parte programa horretan 2019-2020 ikasturtean.
Egin klik hemen, Diario de Navarra-n argitaratutako berria irakurtzeko, eta hemen, Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutakoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera