Hezkuntza Departamentua, Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilaria buru dela, bosgarren aldiz bildu da Gurasoen Mahaiarekin. Federazio hauek osatzen dute mahaia: Herrikoa, Concapa, Britila, Sortzen, Nafarroako Ikastolen Federazioa (NIE) eta Fapacena. Manuel Martín Nafarroako Eskola Kontseiluko buruarekin ere bildu da /Kontseiluko burua ere bileran izan da, 2020-2021 ikasturtearen garapena aztertzeko.
Elkarte guztiek nabarmendu dute ikastetxeei aplikatutako Kontingentzia Planaren sendotasuna, bai eta birusak ikasgeletan duen transmisio-maila baxua ere.
Hala ere, kezkatuak daude hezkuntza-arloko beste alderdi batzuekin ere, hala nola eskoletako jantokiekin edo ikastetxeetako baliabide informatikoen ekipamenduarekin.
Halaber, eskatzen dute PCR proban emaitza positiboa duen pertsona bat egonez gero, Haur eta Lehen Hezkuntzan gela osoa konfinatzeko neurria berrikusteko.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaratutako berria, hemen Diario de Noticiaskoa, eta hemen albistea Nafarroako Gobernuaren webgunean.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera