Navarra Televisión kateak Margaritaren egongela izeneko telesaila estreinatuko du ekainaren 2an. Zazpi kapitulu ditu, Nafarroako ikastetxe batzuek elkarlanean egin dituztenak eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaizkienak.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatu du saio hori, eta bertan hartu dute parte Proeducar-Hezigarri sareko ikastetxe batzuetako ikasleek, irakasleek eta familiek, konfinamenduko asteetan. Horretarako, eduki didaktikoak eta musikalak dituzten bideo labur batzuk grabatu dituzte, hezkuntza arloko beste atal batzuekin, bitxikeriekin eta ipuinekin lotzen direnak. Horiek guztiek eskolako lana indartzen dute, eta etxetik egin daitezkeen esperientzia praktikoak erakusten dituzte.
Klikatu hemen Diario de Navarra-ren webgunean argitaratu den berria ikusteko, eta hemen ,Diario de Noticias-ekoa ikusteko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera