Tuterako Valle del Ebro Institutuko ikasleek uholdeei buruzko hezkuntza programa batean parte hartu dute, gaiaren gaineko ezaupideak hobetzeko eta zaurgarritasun soziala murrizteko uholde-arriskuaren aurrean.
Ikastetxeko guraso elkarteak antolatu du programa, Natur Zientzien departamentuarekin elkarlanean. Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak arlo hauek lantzeko diruz laguntzen dituen proiektuen parte da: ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioa, boluntariotza, lurraldearen zaintza eta zientzia herritarra.
Hemen daukazu irakurgai proiektuaren informazioa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera