Nafarroako Gobernuak ikastetxe guztien jarduera bertan behera utzi du datorren astelehenetik aurrera eta bi astez gutxienez.
Nafarroako Lehendakari María Chivitek jakinarazi du Foru Komunitateko ikastetxe guztien hezkuntza-jarduera bertan behera utziko dela COVID-19a dela eta, haur-eskoletatik hasi eta unibertsitateetaraino, Nafarroako Gobernuak hala dekretatuta, gutxienez bi astez, datorren astelehenetik aurrera (martxoak 16), nahiz eta bihartik aurrera (martxoak 13, ostirala) gomendatzen den.
Diario de Noticiasek argitaratu duen berria hemen kontsulta dezakezu. Hemen Diario de Navarrarena. Hemen Nafarroako Gobernuaren prentsa oharra irakur dezakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera