Nafarroan, 5.000 pertsona baino gehiago daude izena emanda, bai helduendako ikastetxe berariazkoetan, bai Bigarren Hezkuntzako institutuetan. Orain EPALE aurkeztu da, helduen irakaskuntzako Europako webgunea.
Plataforma horretan partekatzen dira helduen hezkuntzako ezaupide berariazkoak. Bertan, hizkuntza askotan dagoen eduki ugari eskuratu daiteke. Eduki horiek, helduen irakaskuntzako profesional europarrek kudeatzen dituzte: hezitzaileak, orientatzaileak, prestatzaileak, ikertzaileak, laguntzako langileak eta erakunde akademikoetako kideak.
Hemen ikus dezakezu Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratu den berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera