Urtarrilaren 15ean, 16an eta 17an «2018-19ko Berrikuntza Proiektuak» XXIV. Jardunaldiak egin ziren Nafarroako Museoko ekitaldi-aretoan.
Jardunaldiak urtarrilaren 15ean hasi ziren, bertan zeudela Gil Sevillano González Hezkuntzako zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza Lanbide Heziketaren zuzendaria eta Manuel Martín Iglesias Nafarroako Eskola Kontseiluko burua. Hona hemen egun horretako hizlariak eta hitzaldiak:
- Amaia Nazar Vicentek Montessori pedagogia: gela – zikloa – familia – zentroa azaldu zuen.
- Arizkun HLHIPk Ikasleen aniztasunari erantzuna emateko tailer inklusiboak bere proiektua aurkeztu zuen.
- Patxi Larraintzar HLHIPren proiektua Argiarekin esperimentatzen izan zen.
- Hezitzaileen Eskola IBk Mi patio, mi barrio. Nire jolastokia, nire auzoa azaldu zuen.
Urtarrilaren 16an, honako hauek izan ziren hizlariak eta hitzaldiak:
- Iñaki Ochoa de Olza DBHIren Aprendizaje cooperativo. Intercambio entre centros.
- Noaingio San Miguel HLHIPren El patio de mi cole…es particular, ¿seguimos? Fase II.
- Gurutze plaza BHIren Contamos contigo.
Amaitzeko, urtarrilaren 17an aurkezpen hauek egin ziren:
- Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolaren Ecodiseño.
- Tuterako Valle del Ebro BHIren La vuelta al mundo con 80 alumn@s.
- Iberoko Isterria HBIren Isterria, una escuela de inteligencias múltiples.
Laster IDEA aldizkaria argitaratuko da, jardunaldien ekarpen guztiak bilduko dituena eta Kontseiluaren bilduma paperean jasoko duena.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera