“Personajas” izenburua du Navarro Villoslada BHIko antzerki taldearen antzezlan berriak. Komedia musikal “oso lotsagabea” da, eta antzerki unibertsaleko pertsonaia femeninoen bidez gogorarazten digu pertsonak garela.
Ion Martikorena eta Ana Artajo dira zuzendariak, eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleak, berriz, antzezleak. Urtarrilaren 24an (ostirala) izan zen lehen antzezpena, eta gainerakoak honako egun hauetan izanen dira: urtarrilaren 25 eta 31, otsailaren 1, 7, 8, 14 eta 15a, martxoaren 6, 7, 14, 20, 21 eta 28a, apirilaren 3, 4, 24 eta 25a.
Nahi izanez gero, hemen duzu Diario de Noticiasen 2020-01-22an argitaratu zen berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera