Lehen aldiz, Nafarroak Erasmus+KA201-Inclus-4-All proiektua lortu du, Eskolako Hezkuntza modalitatean. Une hauetan gauzatzen ari den bigarren ikasturtea da, aurrekoaren ondotik.
Erasmus+KA201 proiektu europarraren barnean Oporton eginen denez nazioz gaindiko 3. Bilera, hartara joanen dira Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) Hezkuntza Premietarako Laguntza Taldea eta Baliabide Materialen eta IKTen Taldea, baita Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoa ere. Xedea da hezkuntza inklusioaren gainean Portugalen garatzen ari diren araudi berritzailearen berri izatea .
Informazio gehiago nahi duenarendako Proiektuaren webgunea ikusgai dago, zuzenean estekatik sartuta edo NHBBZren webgunetik beretik. Hona hemen Oportoko topaketaren aztergaiak. Egin klik hemen Oportoko bileraren agenda ikusteko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera