Gazteek odola eta orratzak ezin ikus ditzaketela egiaztatu ondoren, Adonak proiektu bat bultzatu du 9 eta 12 urte bitarteko haurrak odola ematearen garrantziaz kontzientziatzeko.
Odola ematearen garrantziaz kontzientziatzea du abiaburu “Emaile bila, arrazoiak aurkitu” proiektuak. Horren harira, Nafarroako hamar ikastetxek jaso dute “Non daude Danielarentzako globulu gorriak?” izeneko ipuin irudiduna. Azken horretan, Danielaren lagunen abenturak kontatzen dira, istripua izan baitu, eta osatzeko behar duen odolaren bila baitabiltza. Hainbat balore lantzen dira, hala nola altruismoa, boluntariotza eta elkartasuna, baita odolak gure organismoan eta osasunean duen garrantzia ere. Horrez gain, odolaren inguruan dauden beldurrak uxatzen saiatzen da, eta gaixo dauden haurrak ikusgarri egiten ditu.
Diario de Navarra egunkarian 2019-11-27an argitaratutako berria hemen irakur daiteke.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera