Maiatzaren 3an, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak Ituren eta Saldiaseko herri eskolak bisitatu dituzte. “Landa eremuko eskola Nafarroan” XIX. Jardunaldien markoan antolatu du Nafarroako Eskola Kontseiluak bisita hau.
Bertaratu diren Batzordekideak Isabel Aranburu (Geroa Bai), Miren Aranoa (EH Bildu), Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno (PSN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) izan dira.
Parlamentuaren delegazioa Iturenera joan da lehenengo; bertan, ondoko pertsonek egin dio harrera: Arantxa Díez, eskolaren zuzendaria, Ane Otxandorena, ikastetxearen idazkaria, Maite Lujambio, Guraso Elkartearen ordezkaria, Mikel Iriarte, Malerrekako landa eremuko koordinatzailea, Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria, María José Bereau, alkatesa, Jagoba Manterola, zinegotzia, Miren Oñate eta Jesús Castiella, 0-3 eta landa eremuko eskolen bulego eta sekzio buruak, hurrenez hurren.
Bigarren geldialdia Saldiaseko landa eremuko eskolan izan da, han, Mikel Colomo, zuzendaria, Maider Serrano, Guraso Elkartearen kidea eta José Luis Erasun, herriko zinegotziak taldeari egin dio ongietorria.
Parlamentuak argitaratutako berria irakurtzeko egin klik hemen, eta hemen, berriz, Nafarroako landa eremuko eskolei buruzko parlamentariei banatu zen testua irakurtzeko. Hemen, berriz, Diario de Noticiasek argitaratutako berria dago eskuragarri.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera