• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Jardunaldiak: Landa Eremuko Eskola Nafarroan

Jardunaldiak: Landa Eremuko Eskola Nafarroan

2017-04-10

Nafarroako Eskola Kontseiluak “Landa Eremuko Eskola Nafarroan” gaidun bere XIX. Jardunaldiak egingo ditu apirilaren 7 eta 8an. Familia, irakasle, profesional eta udal arduradunei zuzenduta eta Nafarroako Museoaren Areto Nagusian izanen dira.

Hezkuntza komunitatetik eta komunitatera hausnarketak ekartzea bilatzen dute Jardunaldiek. Helburu nagusien artean landa eremuko eskola definitzea, beste lurraldeetan eredugarriak diren landa eremuko ereduak ezagutzea, hezkuntza komunitatea eta inguruaren arteko harremana aztertzea, landa eremuko zenbait ezaugarri landu edota Nafarroako landa eremuko eskoletan egiten diren esperientzia esanguratsuak partekatzea da.

Apirilaren 7ko jardunaldia, ostiralekoa, bilera adituekin eta agente ezberdinekin modu zuzenean gaiak eztabaidatzeko eta arratsaldean saio ireki bat, Hezkuntza Kontseilaria den José Luis Mendoza Peña eta Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibarrek irekiko dutena. Ondoren, arituko dira: Ana Isabel Ayala, Aragoiko Hezkuntza Departamentuko Berrikuntza, Ekitate eta Parte Hartzeko Zerbitzu burua; Mikel Goñi, Euskadiko Eskola Txikien Koordinatzailea, Berritzegunea; eta Roser Boix Tomas, Bartzelonako Unibertsitatean Hezkuntza Fakultateko Dekanoa.

Apirilaren 8ko Jardunaldia, goizean izango da eta landa eremuko eskolen praktiken aurkezpenak egingo dituzte ondoko ikastetxeek: Arronizeko “La Balsa” (Cat supermarket); Etxalarko “Landagain” (Komunitate inklusiboa); Luzaide/Valcarlos eta Arnegiko eskolak (Nazioarteko lankidetzak), Uharte Arakil, Olazti, Urdiain eta Arbizuko herri eskolak (Eskolen abiapuntu berritzailea); eta Uxueko eskola (Aurkikuntzatik ikasketara).

Ostiralaren jardunaldia gaztelaniaz izango da. Larunbatekoa berriz, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez, aldibereko itzulpenarekin.

Jardunaldien berri aldi berean Kontseiluaren web gunean emango da, eta hitz egindakoa “IDEA” aldizkaria eta Monografia batean islatuko da.

Jardunaldien aurkezpena martxoaren 9an egin zen, Ezpeleta Jauregian, Nafarroako Eskola Kontseiluaren egoitzan.

Interesatutako pertsonek beren izen eman dezakete consejo.escolar@navarra.es helbidera idatziz edota 848 42 87 86 eta 848 42 87 88 zenbakietara hots eginez. Plazak murritzak dira.

Hemen klik eginda diptikoa irakurri dezakezu eta hemen, berriz, kartela. Hemen klik eginda Diario de Noticiasek Jardunaldien inguruko erreportajea irakurri dezakezu eta hemen Landa eremuko eskolen harira idatzitako artikulua. Ondoko loturan, 2017/04/03an Diario de Noticiasek argitaratutako erreportajea irakurri dezakezu. Ondorengo bideoan, 9:40 minututik aurrera Jardunaldien berri ematen dute.

 

Telenavarra – 09/03/2017

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Jon Basaguren konpositore, abeslari eta aurkezlea Valle del Ebro BHIn izan da
  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten
  • Dantzari ikusgarritasuna emanez
  • Literatura astea Ebro Ibarreko BHIn
  • Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Erkidigoan eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in