Life + Respira teknologia berrien, hiri plangintza eta kudeaketari esker, bai eta mugikortasun jasangarria eta txirrindularen erabileraren sustapenaren bidez, airearen kalitatea hobetzea eta kutsadura murriztea posiblea dela frogatzea helburu duen proiektua da. Proiektuak balore erantsi garrantzitsua dauka: bere garapenean parte-hartze soziala, izan ere, zenbait ekimen txirrindulari boluntario talde batek sustatuko ditu.
Orain arte ondoko ikastetxeek pate hartu dute: San Cernin, Santa Catalina, Sagrado Corazón, Elorz BHI, Teresa de jesús eta Compasión-Escolapios, eta oraindik lanean Paz de Ziganda, Jaso Ikastola eta Hermanas de Jesús daude. Gaia angelu ezberdinetatik landu daiteke: biologia, teknologia, ingurunea… Iruñeko Mankomunitatearen elkarlanarekin egindako proiektu hau ekainean bukatuko da.
Hemen klik egin dezakezu proiektuaren web gunea bisitatzeko eta hemen horrekin lotutako beste berri bat ikusteko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera