Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibar Cope + Pamplonaren “La mañana” irratsaioko gonbidatua izan zen urriaren 7an. Bertan, Kontseiluaren funtzioei buruz, edota 2015-2016 ikasturteko”Berrikuntza proiektuak” gaia jorratuko duten Kontseiluaren Jardunaldiei buruz hitz egin zuen.
Bestalde, landa eremuko eskolen gaia jorratuko duten Eskola Kontseiluak udaberrirako prestatzen ari dituen Jardunaldiei buruz ere informatu zuen.
Elkarrizketa, osotara, ondoko erreproduzitzailean entzun dezakezu:
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera