Estebe Petrizanek, Hezkuntzako zuzendari nagusia, eta Fisioterapeuten Elkarte Ofizialaren lehendakaria, Ana Jiménezek elkarlan hitzarmen bat sinatu dute, “Jarrera heziketa eskolan” proiektua garatzeko.
Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei zuzenduta dago proiektua, eta García Galdeano ikastetxe publikoan ikustaldi bat egin da. Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuei bideratuta dago, parte-hartzea eskatu beharko dutenak.
Azkeneko urteetan, umeen bizkarra eta lepo arazoen sorrera handitu egin da, eta hau saihesteko, jarrera higienea ezinbesteko ohitura bihurtu beharko luke.
Diario de Noticiasek argitaratutako berria osotara irakurtzeko hemen klik egin dezakezu, hemen Diario de Navarrak argitaratutako irakurtzeko eta hemen Nafarroako Gobernuak zabaldutakoa irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera