Pedro de Atarrabia BHIko Jon Lasarte, Ion Taniñe eta Julen Casulleras ikasleek, GKE Unesko Etxeak antolatutako lehiaketan parte-hartu zuten. Ekin eta egin sarien hiru finalistetako bat izan da Julen Casulleras. Sari hau, Eman minutu 1 berdintasunaren alde lehiaketan parte-hartu zutenei zuzenduta zegoen.
Irati Baraibar, ikastetxearen irakasleak, 60 segundutako ikusentzun proiektuen bitartez beren istorioak bidaltzera animatu zituen. Beraiek diotenez, zailagoa izan zen zati teknikoa, kontatu nahi zutenari buruzko ideiak ekartzea baino. Horregatik, grabazioa mugikor edo kamara baten bitartez egitea erabaki zuten.
Diario de Noticiasen argitaratua izan da berri hau, 2016/03/04an (egin klik hemen) eta 2016/03/05an (egin klik hemen). Egin klik hemen Pedro de Atarrabia BHIk bidalitako informazioan sakontzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera