• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / NUP 3. sailkatu da Makinen eta Mekanismoen Olinpiada Nazionalean

NUP 3. sailkatu da Makinen eta Mekanismoen Olinpiada Nazionalean

2015-10-28

Nafarroako Unibertsitate Publikoko 3. mailako Ingeniaritzako ikasleen talde bat hirugarren sailkatu da Makinen eta Mekanismoen Teoriako 1. Olinpiada Nazionalean (OTM2), joan den asteko amaiera aldean, Madrilen.

Carlos III Unibertsitateak antolatutako lehiaketa hau, unibertsitateko ikasleei irekita dago eta arlo horretan hartutako ezagutzen eta trebetasunen aplikazio sortzailea egiteko lehiaketa da. Hala, bere alorreko ezagutzak eta berrikuntzak hedatzea eta talentua erakartzea lortu nahi da, bai enpresetan bai ikerketa zentroetan garatzen diren lanei jarraipena emateko xedez. Olinpiadaren informazio gehiago hemen aurkitu daiteke.

Olimpiada de de Teoría de Máquinas y Mecanismos
Makinen eta Mekanismoen Olinpiada

AEIM Ingeniaritza Mekanikoaren Espainiako Elkarteak diruz lagundutako olinpiada honek dauzkan xedeen artean daude Makinen eta Mekanismoen Teoria dinamizatzea eta haren irakaskuntzari balioa ematea. Irakasgai horiek orokorrean unibertsitate sailetako Ingeniaritza Mekanikoko arloan ematen dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko taldea osatu dute Aitor Goñi, Ingeniaritza Mekanikoko ikaslea, Diego Cantabrana Luna eta Juan Deyo Maeztu Redín, Industria Teknologietako Ingeniaritza graduko ikasleak biak. Jokin Aginaga García Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Saileko irakasleak zuzendu ditu ikasleak.

Sei unibertsitatetako hamazazpi ikaslek parte hartu zuten guztira, eta gai hauekin lotutako ariketak egin zituzten: zinematika eta mugimendu planoko mekanismoen dinamika, mekanismoen sintesia, espeken analisi zinematikoa, engranajeak eta engranajeen trenak, ardatzen orekatzea eta inertzia bolanteak.

Hurrengo edizioa Sevillako Unibertsitatean egingo da 2017an, lehiaketa bi urtetik behin egiten baita, eta bertan sailkatzen baitira taldeak Makinen eta Mekanismoen Teoriako Ikasleen Nazioarteko Olinpiadan (Students International Olympiad of Mechanism & Machine Science — SIOMMS) parte hartzeko. Makinen eta Mekanismoen Zientzien Nazioarteko Federazioak  (IFToMM, ingeleseko siglak) diruz laguntzen du eta, halaber, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean egingo da 2016. urtean.

Egin klik hemen berri osoa irakurtzeko.

Diario de Noticias-en argitaratu zen 2015/10/21ean.

 

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten
  • Dantzari ikusgarritasuna emanez
  • Literatura astea Ebro Ibarreko BHIn
  • Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Erkidigoan eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko
  • Tuterako Valle del Ebro Bi+ programako ikasleak nabarmentzen dira Hezkuntzari eta Aniztasunari buruzko Nazioarteko II. Kongresuan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in