San Adrián-go Haur eta Lehen Hezkuntzako Alfonso X el Sabio ikastetxe publikoak, Zerbitzu Publikoetan Kalitatearen 5. Estatuko Konferentzia dela eta kudeaketa publikoaren arloko saria jaso du.
Jasotako saria, kudeaketa publikoaren Bikantasunaren Sariko Aipamen Berezia da, zehazki. Ekitaldian, Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza bertaratu zen. Eskolaren ordezkaritza talde zabal bat ere bertan egon zen, zuzendaria buru zuela.
Zerbitzu Publikoetan Kalitatearen 5. Estatuko Konferentzia astelehenean hasi zen, Hazienda eta Administrazio Publiko-ko Ministeritzan, helburu eta ikuspuntuen aurkezpenarekin. Bi egunez hitzaldi eta mahai inguru anitzak lekutu dira, eta asteartean, sarien banaketarekin bukatu zen.
Kudeaketa Publikoan Bikaintasun Sariko epaimahaiak Aipamen Berezia Alfonso X el Sabio de Navarra HLHIP-ari ematea adostu du, ebaluaketa taldekide guztien eskaera jaso ondoren. Ikastetxe publiko honen meritu, esfortzu sostengatua eta kudeaketan bikaintasuna baloratu dute.
Klik hemen egin berri osoa irakurtzeko eta hemen AEVAL sariak banatutako prentsa-oharra.
Diario de Noticias-en argitaratua 2015/10/21-ean.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera