Nerea Crespo-Eguilazek, Psikopedagogian doktorea, atzo esan zuen garapen eragozpenak eta ikaskuntza zailtasunak “adin txikian detektatu daitezkeela, eta ahalik eta lehen detektatzen badira, hobe, interbentzioa egin daitekeelako eta asko hobetu.”
Diagnostikoa lortzeko, Nafarroako Unibertsitateko Neuropedriatria Kliniko-ko Unitateko psikopedagoga honentzat, oinarrizkoa da esparru familiarra, eskolarra eta klinikoaren arteko koordinazioa “beharrezkoa da detekzio bat egon dadin, ikastetxean ez bada, etxean edo aldetik pediatraren aldetik, neuropediatrara iristeko, diagnostikoa egingo lukeena dela.”
Asociación Navarra de Pediatría (ANPE)-k Medikuen Elkargoan “Detektatu daitezke ikasketa zailtasunak Lehen Mailako Arretako kontsultatik?” seminarioa antolatu zuen, gaian sakontzeko asmoz. Noelia Álvarez, Ospitale-kanpoko larrialdietako pediatra eta batzordearen kideak, argia “Arreta defizit eta hiperaktibitatean jarri dela, eta pediatrek, oro har, oso gutxi dakitela beste arazoen inguran, hala nola dislexia (hizkuntza idatziaren ikasketaren arazoa), diskalkulia edo matematiken defizita inguran” adierazi zuen. “Ideia nagusia, eguneroko praktika klinikoan existitzen diren, baina, diluituta geratzen diren arazoetan fokoa jartzea zen, pediatrek onartzen baitugu formazioa falta zaigula eremu horretan. Berez, Ikastaroaren 30 plaza motz geratu dira, eta ikastaroa errepikatuko da.”
Gurasoren bat, bere seme-alaba horrelako arazoren bat duela susmatzen badu, Crespo-Eguilazek gomendatzen du eskolan edo pediatran argibideak eskatzea, aditu batengana jotzeko edo interbentzio bat egiteko. “Hobetuko dela pentsatzea, pasatzen uztea, garrantzia ez ematea, ukatzea… hori da egin ez behar dena” azaldu zuen. “Horrelako kasuetan, berez, ez dago tratamendu farmakologiko bat, Arreta Defizitarekin gertatzen denaren alderantziz, tratamendu hau psikopedagogikoa, hezkuntzakoa da”. Metodo hauek asko hobetzea uzten digu, batez ere detekzioa goiztiarra bada, nahiz eta, trastorno hauetan graduak daudela ere ohartarazten badu ere. Hala ere, trebezia horietan normaltasunaren barruko konpetentzia izatera iritsi daiteke, nahiz eta, askotan, zailtasun hondar bat gera daitekeen. Honengatik, are eta goizago diagnostikatu, are eta errazagoa da defizit hauekin laguntzea, eta honen bidez, eskola-porrota saihestea, adibidez.
Dislexia izan ohi da ikasketa arazo ohikoena, eskola-populazioaren %5-15ak jasaten du; diskalkulia berriz, %3-5ak. HDTaren garapena, berriz, %6aren inguruan dago, eta hitzezkoa ez den ikasketa trastornoa, %2aren inguruan.
30 profesionalek 3 orduz, dislexia, diskalkulia eta hitzezkoa ez den ikasketa prozedimentalaren inguruan, 3 orduz sakondu zuten.
Klik hemen egin 2015/09/25eko Diario de Noticias-en agertutako berria irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera