Valle del Ebro BHI-ko ikasleak sarituak izan dira Santiago de Compostelako Unibertsitateak antolatutako 3D-n modelatze lehiaketan.
Paulino Martínez Salcedo irakaslea izan zen proiektuaren koordinatzailea. Ikasleek, tresna informatiko zehatzekin hornituta, Muza erregearen irudia birsortu zuten hiru dimentsiotan.
Pertsonaiaren aukera datu bitxia da. Muza erregea Tuterako gobernadore izan zen IX. mendean eta Banu Qasi dinastiaren ondorengo garrantzitsuena da. Goiko irudian ikusten den erregearen bustoa, tuterako zentroko kale batean dago eta Antonio Loperenaren eskultura-lana da.
Erriberako hirian, hala nola probintziaren beste lekutan, “Muza moroak egin dezala” gure esaera zaharretan aipatzen dugu, zerbait egitea saihestu nahi dugunean.
Berri osoa irakurtzeko, egin klik hemen.
Berri hau Diario de Noticias-en izan zen argitaratua 2015eko irailaren 26an.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera