Bost ikastetxetako ikasleek hainbat “podcast” egin dituzte migrazioa, klima-aldaketa edo gatazka belikoak bezalako gaiak jorratzeko, Bakea eta Elkartasuna Fundazioaren eskutik.

Belaunaldi berriak gizarte-eraldaketako eragile bihurtzeko, haien ingurunera joan behar da eta haien hizkeran hitz egin behar zaie; ikaskuntza-prozesua erakargarria izan dakien saiatu behar da. Proiektua Eskola Solidarioak programaren barrenean kokatzen da eta ikasturte osoan zehar garatu da, Ikasteko Ingurune Pertsonala (HHE) metodologiari jarraituz; podcasta izan da azken lana.
Landutako gaiak 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin lotuak daude. Hemen dago parte hartzen duten ikastetxeen informazio guztia, bai eta podcastak ere: Iñaki Ochoa de Olza DBHI, Altsasu BHI, Añorbe HLHIP, El Castellar HLHIP eta Virgen de Gracia HLHIP.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran 2023ko ekainaren 27an argitaraturiko berria.