• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Ezpeleta jauregia

Ezpeleta jauregia

Ezpeleta 1

Nafarroako Eskola Kontseiluaren egoitza Ezpeleta edo Aguayoko Markesen Jauregian dauka egoitza. Iruñea hiriko kale Nagusian kokatua dagoen XVIII. mendeko jauregia da. 2005 urtean Pablo Sarasate Nafarroako Musika Kontserbatorio Profesionala-ren egoitza izan zen. Gaur egun, Hezitzaile Eskolaren eta Urrutiko Hizkuntz Eskolaren egoitzak dira baita ere.

Jauregia 1709an Pedro Arriaran hargina eta Domingo Gaztelu eskulturgilearen eskutik eraikitzen hasi zen, hauek Espainiako Erregeordetzan zegoen León Berriko Erresumako agintari eta kapitain jenerala zen Agustin Etxeberz zenaren familiakoen (San Miguel de Aguayoko markesak) aginduz lan egin zutelarik.

Ilustrazio garaian Iruñean hainbat eraikin zaharberritu ziren, aurreko mendeetakoak ziren hainbat etxalde eraitsi egin zirelarik. Eraikuntza jarduera handiko aro honetan panoramikak, ikuspegiak, enparantza zabalak eta parkeak nagusi ziren hirigintza bat gailendu zen, honek monumentu multzoetara jotzeko joera zuelarik.

 

Ezpeleta 2

Aurrealdea erabat barrokoa da eta burudi trauskildun harrizko gorputz batek, adreiludun solairu nobleak osatzen dute, orakuluz amaitutako teilatupea duelarik. Domingo Gazteluk Oltzako harri zuriz gauzatutako aitzinalde handia nabarmentzen da, 1843an Victor Hugok «kanoi balaz apainduriko egloga» gisa deskribatu zuen. Honen arrazoia antzinalde edo aurrealdea lehenbiziko jabeen gustuko gai militarrek apaintzen dutela da: kanoiak, dominak eta gerlariak. Itsaslamina ere maiz ageri da. Deskribapen honi itxura sotileko ezkaratzeko eskailera eta atzealdeko barne patio handi bat ere gehitu behar zaizkio, guzti honek eraikin hau hiriko arkitektur zibilaren adibide adierazgarrienetakoa bilakatzen du.

1800an Mexikon bizi zen San Miguel de Aguayoko markesak jauregia Ezpeletako kondeari saldu zion, honek bere gaur egungo izendapena eman ziolarik, eta bere armarria aurrealdeko ateburuan ezarri zuen. Urte batzuk beranduago Amparoko markesaren jabetzara igaro zen, eta 1918tik 1999ra Santa Teresa Jesuskoaren Konpainiako ikastetxea izan zen.

2004an Manuel Enríquez Jiménez eta Javier Barcos Berruezo arkitektoek zaharberritu egin zuten, interes handiena zuten antzinako arkitektur elementuak berreskuratuz.

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Jon Basaguren konpositore, abeslari eta aurkezlea Valle del Ebro BHIn izan da
  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten
  • Dantzari ikusgarritasuna emanez
  • Literatura astea Ebro Ibarreko BHIn
  • Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Erkidigoan eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in