Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia irakaskuntza ez-unibertsitarioaren programazioak ukitzen dituen gizarte sektore guztiendako kontsulta, partehartze eta aholkularitzarako organo gorena da.
OSAKETA
Azaroaren 4eko 12/1997 Lege Foralaren 4. artikuluak Kontseiluaren Osaketaren inguruan zera dio:
1. Hezkuntza Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia kide hauek osatuko dute:
a) Kontseiluburua, Nafarroako Gobernuak izendatuko duena.
b) Nafarroan dauden maila ez-unibertsitarioko ikastetxe publiko eta pribatuetako irakasleen bost ordezkari, honela banatuta:
Ikastetxe publikoen hiru ordezkari, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko irakasleen Langileen Batzordean ordezkari gehien duten hiru sindikatuetatik bana, beraiek aukeratu beharrekoak.
Ikastetxe pribatuen bi ordezkari, Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza pribatuan ordezkaritza handiena duten bi sindikatuetatik bana, beraiek aukeratu beharrekoak.
c) Bost ordezkari, ikasleen guraso elkarteen federazioek proposatu eta bakoitzak duen bazkide kopuruaren arabera aukeratuak.
d) Nafarroako maila ez-unibertsitarioetako ikastetxe publiko eta pribatuetako ikasleen bi ordezkari, ikasleen elkarteek edo elkarteen federazioek proposatu eta bakoitzak duen ordezkaritzaren arabera aukeratuak.
e) Nafarroako ikastetxe pribatuetako entitate titularren eta enpresaburuen elkarteen hiru ordezkari, elkarteen edo federazioen proposamenari jarraikiz bakoitzaren ordezkaritzaren arabera aukeratuak, Nafarroako Foru Komunitatean dituzten ikastetxeetan dagoen ikasle kopuruaren arabera.
f) Hezkuntza Administrazioaren bost ordezkari, Hezkuntzako kontseilariak proposatuak.
g) Nafarroako toki entitateen bi ordezkari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuak.
h) Irakaskuntzaren arloan izen handiko pertsonen artean aukeraturiko ordezkari bat, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz izendatua.
i) Unibertsitateetako bi ordezkari, bata publikokoa eta bestea pribatukoa, kasuan kasuko gobernu organoaren proposamenari jarraikiz aukeratuak.
j) Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen bi kide, Batzordeak berak aukeratuak.
k) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duen enpresaburuen elkarteak proposaturiko ordezkari bat.
l) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duen sindikatuak proposaturiko ordezkari bat.
m) Nafarroako ikastetxeetako administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, Administrazioa-Erroko Batzordeak proposatua.
n) Nafarroako Foru Komunitateko desgaitasun motak bildu, eta ordezkaritza handiena duen erakundearen ordezkari bat.
ñ) Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioetako ikastetxe publikoetako zuzendarien ordezkari bat, ikastetxe horietako zuzendarien elkarteek proposatuak.
o) Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioetako ikastetxe pribatu itunduetako zuzendarien ordezkari bat, ikastetxe horietako enpresaburuen elkarteek proposatua.
p) Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko idazkari lanak Nafarroako Gobernuak horretarako izendatutako pertsonak beteko ditu. Bileretan parte hartuko du, hizpidearekin baina botorik gabe, eta horien akta eginen du.
q) Berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteen ordezkari bat, hautatua izanen dena berdintasunaren aldeko agenteen erroldara aurkezten direnen artetik; errolda hori helburu horrekin sortuko da.
LEGEAK
Kontseilua arautzen dituzten legeak ondoko hauek dira:
- 12/1997 Lege Forala, reguladora del Consejo Escolar de Navarra (gaztelaniaz).
- 356/1998 Dekretu Forala, Nafarroako Eskola Kontseiluaren antolakuntza eta funtzionamendua arautzen duenak (gaztelaniaz).
- 19/2012 Lege Forala, 12/1997 Lege Forala aldatzen duenak.
- NEK akordioa 1999/02/16.
- Osoko bilkuraren akordioa 2004/06/28.
- Osoko bilkuraren akordioa 2005/11/23.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera