Nafarroako 31 ikastetxek, 319 ikaslek, 61 irakaslek eta 247 enpresek parte hartu dute ikasturte honetan LaborESO programan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleen lan-mundurako hurbilketa goiztiarra sustatu nahi du esperientzia horrek, eta parte-hartzaileei enpresa batean bi astez egoteko aukera ematen die.

Ekimen honen bidez, Curriculum Anitzeko Programa bat egiten ari diren DBHko 4. mailako ikasleek lan-munduarekiin lehen harremana izateko aukera dute, beren inguruko enpresa edo erakundeetan bi asteko egonaldia eginez.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera