Gaur, maiatzak 30, hasiko dira Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXXII. Jardunaldiak Nafarroako Parlamentuan. Bertaratu ezin eta ikusi nahi duenarentzat, streaming bidez jarraitu ahal izateko aukera egongo da.
Jardunaldiak gaur arratsaldean eta bihar goizean ospatuko dira. Irekiera16:30etan izanen da, Manuel Martín Iglesias (Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria) eta Unai Hualde Iglesias (Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria) izanik honen arduradunak. Gaurko egunean, hiru hitzaldi izango ditugu eta amaitzeko mahai-ingurua izanen dugu hizlariekin; Itziar Irazabal Zuazua, Eduardo Fonseca Pedrero eta José Antonio Luengo.
Larunbatean, maiatzak 31 egitura berdina izango da, hiru hitzaldi izango ditugu eta ondoren mahai ingurua. Biharko hizlariak ondorengo hauek izanen dira: Jessica Ortega Barón, Mónica Sanz Martín, Ane Jalon Zatarain eta Rosario Ortega Ruiz. Amaitzeko, 14:15etan jardunaldien itxiera egingo da, Carlos Gimeno Gurpeguiren (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilaria) eta Manuel Martin Iglesiasen (Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria) eskutik.
Jardunaldiak streaming bidez ikusi ahal izateko, hauek dira estekak:
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera