Joan den asteartean, maialtzak 6, Valle del Ebro BHIko DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko euskara ikasleek Nafarroako ikastetxeetan 2018-2019 ikasturtetik abian jarritako “Musikariak Ikastetxeetan” hezkuntza eta kultura programaz gozatu ahal izan zuten. Hain zuzen ere, Valle del Ebro BHIk Jon Basagurenen bisita jaso zuen, beste proiektu askoren artean, Izaki Gardenak taldeko abeslaria eta Euskadi Irratiko “Zidorrean” musika programaren zuzendari eta aurkezlea.
Ekimenaren helburua euskarazko kultur prestakuntza eta transmisiorako proiektua izatea da. Musika nerabeak eta gazteak erakartzeko ahalmen handia duen kultura-adierazpena dela kontuan hartuta, programa honek ikasleei hizkuntza horretako musika-artisten lana hurbilduko die. Aurreikusitako datuen arabera, ikasturte honetan 191 saio egingo dira “Musikariak Ikastetxeetan” programan, horietatik 93 Iruñerriko ikastetxeetan eta 98 Nafarroako beste zonalde batzuetako ikastetxeetan, hala nola Tuterako Valle del Ebro BHIn.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera