Cibervoluntarios fundazioak, Eskubide Sozialetako eta Agenda 2030eko Ministerioaren laguntzarekin, hainbat jarduera eta doako ikastaro antolatzen ditu, eta aholkularitza eskaintzen die webgunean sartzen diren guztiei. Gaur, nerabe eta gazteei, familiei eta hezkuntza-komunitateari eskainitako bideoetan jarri dugu arreta, bai eta haiei zuzendutako doako prestakuntzan eta baliabideetan ere.
“Gelditu, pentsatu, konektatu” programaren bitartez, azaltzen zaigu nola erabili Internet modu seguru eta osasungarrian, eta laguntza eskaintzen digute sarean arrisku egoerak atzematen eta prebenitzen ikasteko; hala nola, ziberjazarpena eta genero-indarkeria digitala.
Sartu webgunean eta ikusi zure intereseko gairik aurkitzen duzun.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera