• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • FITXATEGIAK
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Picasso, 50 urte geroago

Picasso, 50 urte geroago

2024-04-15

Pablo Picassoren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena dela-eta, Espainiako eta Frantziako gobernuek erabaki dute elkarrekin lan egitea nazioarteko programa batean. Programa horrek, “Picasso 1973-2023 ospakizuna” lelopean, askotariko jarduerak biltzen ditu, helburu dutenak margolariaren lanean eta ondare artistikoan sakontzea, hainbat esparrutatik.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak bat egin du ospakizun horrekin. Askotariko ekimenak bultzatu dira; besteak beste, hezkuntza-edukia duen webgune bat, honako hauek jasotzen dituena (gaztelaniaz):

  • Hezkuntza-baliabideak:
    • Proposamen didaktikoak: helburu dute Pablo Picassoren bizitzaren eta arte-ibilbidearen hainbat alderditan sakontzea, hezkuntza-etapa desberdinetan, eta horretarako bost gida didaktiko sortu dira, arteen didaktikako espezialistek eginak eta moduluka antolatuak. Gida horietan, irakasleek eskura dituzte zeharkako eta diziplina anitzeko edukiak eta jarduerak, beren eskoletan erabiltzeko.
    • Beste baliabide batzuk: atal honetan, zenbait iturritako baliabideak bildu dira, eta aukera ematen dute Picassorekin eta haren lanarekin zerikusia duten alderdiak ikasgelan lantzeko, hainbat hezkuntza-testuingurutan.
  • Picasso ikastetxeetan: Picassoren Urtea izenekoan, atal honetan, ikusgai jarriko dira Espainiako ikastetxeetan garatutako esperientziak, artista malagarraren bizitza eta arte-ibilbidea oroitzeko egindakoak.
  • Gaurkotasuna: atal hau pixkanaka eguneratuko da, eta Picassorekin zerikusia duten albisteak jasoko dira, baita hezkuntza-komunitatearentzat interesekoak diren erakusketei eta beste kultura-jarduera batzuei buruzko informazioa ere.

Sarrera hau ere eskuragarri dago hemen: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Garapen informatiko berriei esker, ikastetxe publikoek gaitasunen arabera ebaluatu ahal izango dute, eta LH Dualaren ebaluazioa eta kudeaketa erraztuko da
  • Nafarroak 7 eurora mugatzen jarraituko du eskualdeko 50 jantokietako eguneko gehieneko prezioa. Jantoki horiek 7.700 jankideko zerbitzua ematen dute eta 1,3 milioi menu osasungarri zerbitzatuko dituzte 2026/2027 ikasturtean
  • SORMEN GUNEA: EBRO IBARREKO BHIren ERAKUSKETA MUÑOZ SOLA MUSEOAN
  • 2027ko udako EPErako 722 irakasle plazen banaketa proposatu du Hezkuntza Sailak: kontsultatu hemen espezialitate bakoitza
  • Hezkuntza Sailak aniztasunarekiko arreta indartuko du eskola publikoan, 1.136 ordu gehiagoko laguntzarekin

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2026 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in