Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak gida bat egin du ikasleek ez dezaten bizkarreko minik izan. Gurasoei eta irakasleei zuzenduta dago. Aldi berean, gorputz jarreraren hezkuntzari buruzko tailerrak ematen ari da ikastetxeetan.
Tailerrak praktikoak dira, eta prebentzioa, autozaintza eta aholkuak hartzen dituzte oinarri, eskolako eta eguneroko bizi ohitura osasungarriei dagokienez. Ikasleei bultzatzen zaie jarduera fisikoa maiz egitera eta motxila egokiak aukeratzera. Irakasleentzako eta gurasoentzako gida bat egin dute ohiko zalantzak argitzeko.
Hemen kontsulta dezakezu gidaren edukia (gaztelaniaz).
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera