Tutankhamonen hilobiaren aurkikuntzaren mendeurrena inspirazio iturri izan da Zizur BHIko, Eunate BHIko eta Ochoa de Olza DBHIko ikasleek Egiptoko kultura eta zibilizazioari buruzko diziplinarteko proiektu hau egin dezaten. Proiektua Zizur Nagusiko Kultur Etxean jarri da ikusgai.
Hiru ikasturtetan zehar hainbat gai ikertu dituzte: Tutankhamonen hilobia, Nefertiti eta Egiptoko emakumeak, Hildakoen Liburua, Hamar Izurriak, antzinako jolasak, piramideak, gizakien eta animalien momifikazioa, jainko-jainkosak…
María Luz Mangadoren laguntza izan dute, zeinak Euskadiko eta Nafarroako bidaiari ikertzaileek Lur Santura egindako bidaien erakusketa bat gehitu baitio proiektuari.
Hona hemen Diario de Navarraren webgunean jasotako berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera