Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren proiektu hau Al tono de tutti / Tutti tonura deitzen da. Horren helburua da musika hurbilaraztea adimen edo mugimendu desgaitasuna, mendekotasuna, garun perlesia eta abar izateagatik kontzertuetan isilik egon ezin diren guztiei.
Hasteko, bi kontzertu antolatu dira: bata Andrés Muñoz hezkuntza bereziko ikastetxe publikoan izanen da, 21 urtera arteko neska-mutilentzat; eta bestea, aldiz, desgaitasuna dutenei arreta integrala emateko San José zentroan, mendekotasun larria duten helduentzat. Hurrengo egunetan, haur minbizidunei laguntzeko Adano elkartean izanen da.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran 2023/12/13an argitaraturiko berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera