Nafarroako Eskola Kontseiluak neurohezkuntzaren gaia jorratzen duen IDEA aldizkariaren 57. zenbakia argitaratu du.
Neurohezkuntza irakatsi eta ikasteko prozesuan garunaren funtzionamendua aztertzen duen diziplina da: giza garunaren garapena eta estimuluekiko erreakzioa aztertzen ditu, ondoren ezagutza bihurtzen direnak. Egungo hezkuntza-sistemak ezagutza neurozientifikoa izan behar du kontuan, ikasten dugun guztiak gure burmuina eraldatzen baitu. Oinarri neurozientifikoa duten hezkuntza-ikerketako azken aurrerapenek gero eta informazio zehatzagoa ematen digute gure burmuinaren funtzionamenduaren inguruan eta ezagutza berriak eskuratzean jakin-minak eta emozioak duten paper garrantzitsuaren inguruan.
DEA aldizkariaren komunikazioetako asko 2023ko martxorean egindako Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXIX. Jardunaldietan («Neurohezkuntza: nola ikasten du burmuinak? ») aurkeztu ziren.
Ale hau ikastetxeetarako eta hezkuntzaren alorrean interesa duten pertsona eta erakundeetarako prestatu da, formatu digital nabigagarrian.
Eskerrak eman nahi dizkiegu argitalpen hau ahalbidetu duten pertsona eta talde guztiei, eta hezkuntzari buruzko beren ezagupenak eta proiektuak partekatu dituztenei.
Hemen ikus dezakezu aldizkaria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera