• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Aniztasunari erantzuteko aplikazioak

Aniztasunari erantzuteko aplikazioak

2023-10-20

Telefono mugikorra baduzu, beste baliabide bat gehiago duzu orain, eguneroko lanean laguntzeko. Idazki honetan, mugikorretarako hainbat aplikazio jaso ditugu, hezkuntza-premiak dituzten ikasleen familiei eta profesionalei zuzenduak. Aplikazio horietako batzuek helduentzat ere balio dute. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak egin du zerrenda.

–AutisMIND: gurasoei eta profesionalei laguntzeko aplikazioa, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) edo beste nahasmendu bat –esaterako, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua– duten haurrengan gizarte-pentsamendua estimulatzeko.

–Autismo – Descubra emociones: app honek autismoa duten haurrei laguntzen die aurpegiko emozioak eta adierazpenak ulertzen.

–Sígueme: heziketako app honek erraztu eta sustatu egiten ditu, bai pertzepzio- eta ikus-prozesuaren eta prozesu kognitibo-bisualaren garapena, bai hitzen esanahirako sarbidea eraikitzea, AEN eta horri lotutako desgaitasun intelektuala duten pertsonengan.

–PictoTEA: doako app bat da, bereziki diseinatu dena honako pertsona hauei komunikatzen laguntzeko: AEN (autismoaren espektroko nahasmendua), GNO (garapenaren nahasmendu orokortua), autismoa edo gizarte- eta komunikazio-trebetasunei eragiten dien edozein afekzio duten pertsonei, hain zuzen.

–Dictapicto: honen helburua da AEN duten pertsonei laguntzea informaziora hobeto iristen eta ingurua ulertzen.

–Agenda de piktogramas:   app honek balio du agenda piktogramadunak eta/edo testudunak sortzeko, egunean zehar egin behar diren jarduerak definitzearren.  Egokia da AEN duten pertsonen eguneroko jarduerak egituratzeko. IOS esteka.

–Picto One: TEA: komunikazioko aplikazioa, piktogramak erabiltzen dituena.

–LetMeTalk: irudiekin esaldiak egiten dituen aplikazioa. IOS esteka.

–#Soyvisual: komunikazio handigarriko sistema honek irudikapen grafikoak eta ikus-gakoak erabiltzen ditu hizkuntzaren mailak eta edukiak estimulatzeko. Komunikazioaren eta hizkuntzaren arloan premia oso espezifikoak dituzten pertsonentzat da. IOS esteka.

–HelpMeTalk: app honek hainbat hizkuntzatako euskarria, animazioa (GIF) eta hitz egiten ikasteko ariketa eraginkorrak ditu.

–Terapia Lenguaje y Cognitiva: hizkuntza mugagabea eta ariketa kognitiboak ditu, AEN duten haurrei aplikatzeko. IOS esteka.

–Sonigrama: haurren ikus- eta entzumen-arreta estimulatzen dituen app bat da.

–Mínimo: nork bere entzumena entrenatzeko aplikazioa, hizketaren ulermenean oinarritua. Gorreria, zailtasun gnosikoak edo entzumen-diskriminazioko zailtasunak, dislexia fonologikoa eta abar dituzten haurrekin edo helduekin lan egiteko erabil daiteke. IOS esteka.

–Afasia, Apoplejía RecoverBrain:  garuna entrenatzeko jarduerak ditu, maila guztietarako diseinatuak. IOS esteka.

–Red Cenit: webgune honek hizkuntzan zailtasunak dituzten haurrekin lan egiteko aplikazioen zerrenda bat du. 

–Aprende Lengua de Signos: doako aplikazioa, zeinuen hizkuntza ikasteko dena. IOS esteka.

-Google BrailleBack: app honek braille gailuak erabiltzen laguntzen die ikusmen-desgaitasuna duten erabiltzaileei.

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Jon Basaguren konpositore, abeslari eta aurkezlea Valle del Ebro BHIn izan da
  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten
  • Dantzari ikusgarritasuna emanez
  • Literatura astea Ebro Ibarreko BHIn
  • Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Erkidigoan eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in