Programa hau Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak sustatzen du, eta ikastetxeei zuzendua dago. Ikasturte honetan hirugarren edizioa eginen da, eta guztira 17 jarduera garatuko dira bai kulturarteko bizikidetzan sentsibilizatzeko eta bai arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko.
Programak hezkuntza-ziklo guztietarako jarduerak, tresnak eta materialak eskaintzen ditu, 3tik 18 urte bitarteko ikasleekin lantzeko modukoak. Proiektuaren barnean, irakasleendako prestakuntza-saioak ere badaude, arrazari buruzko aurreiritziak deseraikitzeko –zurrumurruen aurkako prestakuntza– eta etnia nahiz jatorri ezberdinen gako kultural batzuen berri ikasteko.
Hemenirakur dezakezu Diario de Navarran 2023/10/02an argitaratutako albistea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera