Labor-ESO programa bat da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleak lan-mundura goiz hurbiltzeko. Parte hartzen duten ikasleak enpresa batean egonen dira bi astez. Horri esker, euren burua, trebetasun, gaitasun eta interesak ezagutu ahal izanen dituzte, baita lan-errealitatea ere, horretan murgilduta egonen baitira.
Programa prestatu da irakaskuntza eta ikaskuntza jarduera izan dadin, eta institutuetako orientazio departamentuen Hezkuntza eta Lanbide Orientabiderako Planaren barnean dago. Amaitu berri den ikasturtean, guztira 120 ikaslek, 23 irakaslek eta 100 enpresak hartu dute parte, honako sektore hauetakoak baitira: ile-apainketa eta estetika, abeltzaintza, kirol-jarduerak, merkataritza eta jatetxe-arloa, eraikuntza, informatika, ostalaritza, mekanizazioa, parke eta lorategien mantentze-lanak, telekomunikazioak, farmazia, irudi eta soinua, administrazioa eta osasuna.
Hemen irakur dezakezu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako albistea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera