Lizarran, egoitza-zentroetako adinekoak “yayacletan” ibiltzen ahal dira hango karriketan barna, alegia, adinekoendako egokitutako bizikleta gisako batzuetan. Ibilaldi horiek kokatzen dira Inklusioaren eta Ekintza Klimatikoaren Aldeko Belaunaldi Txirrindularien Erasmus Europako Proiektuaren barrenean. Horretan, Tierra Estella BHIk parte hartzen du, Corellako Alhama BHIrekin eta Corellako Txirrindulariekin batera. Bi horiek fundatzaileak dira, Portugal, Polonia eta Irlandako hiru zentrorekin batera, eta kide da Irlandako plataforma bat ere, zeinak koordinatzen baititu herrialde horretan bizikleta ohiko garraiobide gisa sustatzen duten elkarte guztiak.
Proiektu horretan honako hauek lantzen dira: inklusioa, ekintza klimatikoa, bizikleta garraiobide gisa sustatzea eta belaunaldien arteko harremanak.
Institutuko guraso elkarteari esker erosi da “yayacleta” delakoa. Gidatu ahal izateko, 16 urte baino gehiago izan behar dira eta haren erabilerari buruzko prestakuntza ikastaroa egin behar da. Ikastaro hori ekimenarekin lankidetzan aritu nahi dutenei emanen zaie. Hala, ibilaldiak udan ere eginen dituzte, eskolako oporren garaia izanda ere.
Ikus ezazu hemen Diario de Navarra egunkariak 2023/06/27an argitaratutako berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera