Tolosako Don Bosco ikastetxeak, Iruñeko Salestarren ikastetxeak eta Conexiones Improbables enpresak abian jarri dute proiektu hau, papera iratzearekin egiteko. Helburua da gizarteratzea eta laneratzea, eta ezagutzaren transferentzia sustatzea, landa-eremua ikusgarri eginez. Teknologia jasangarritasun ekonomiko, ekologiko eta sozialaren zerbitzura erabiliz, helburuak lortu dituzte.
Bi urtez, lau fasetan banatuta: lehenbizikoan, Malerreka Common Zerbitzuak izeneko mikrokooperatibak iratzea bildu zuen, eta landa-eremuetan gizarte-bazterketa jasateko arriskuan zeuden pertsonak inplikatu zituen.
Bigarren urratsean, Don Bosco Paper Eskolako ikasleek iratzetik pasta lortzeko probak egin zituzten. Hirugarren etapan Tecnalia teknologia-zentroak parte hartu zuen, eta lortu zuen zelulosazko mikrofibrak eta nanofibrak sortzea; horiek hainbat zereginetarako erabiltzen ahal dira. Azken fasean, papera eskuz eta modu jasangarrian lortu ondoren, Iruñeko Salestarren ikastetxeko ikasleek probak egin zituzten, fabrikatutako iratze-paperek hainbat inprimaketa-sistematan (serigrafia, digitala eta offset) zuten portaera ezagutzeko.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran 2023ko apirilaren 30ean argitaraturiko berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera