Nafarroako Eskola Kontseiluak IDEA aldizkariaren 56. zenbakia argitaratu du, eskola-jardunaldiari buruzkoa.
Eskola-jardunaldia ezartzerakoan, garrantzitsuena ikasleen beharrak kontuan hartzea da.
Edizio honen helburua hausnarketa eta on trukea erraztea da. Eskola-jardunaldiari dagokionez, eztabaida normalizatzea, ertz horiek leunduz. Irakasleen eta familien artean gai honetan arreta ikasleengan eta haien beharrizanengan jarriz.
DEA aldizkariaren komunikazioetako asko 2023ko urtarrilean egindako Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXVIII. Jardunaldietan («Eskola jardunaldia. Hausnarketa eta datuak») aurkeztu ziren.
Eskola jardunaldiari buruzko sinposio honetan aditu kualifikatuak izanen ditugu. Aditu horiek zenbait proposamen helaraziko dizkigute: eskola orduak banatzeko dauden aukera desberdinak, eta zer dakigun jardunaldi motak errendimendu akademikoan duen eraginaz, hori guztia ikuspegi medikoarekin osatuz. Hitzaldiak, hizlariekin hitz egiteko txanda irekia eta mahai-ingurua izanen dira ondorioak eraikitzeko erabiliko den egitura.
Ale hau ikastetxeetarako eta hezkuntzaren alorrean interesa duten pertsona eta erakundeetarako prestatu da, formatu digital nabigagarrian.
Eskerrak eman nahi dizkiegu argitalpen hau ahalbidetu duten pertsona eta talde guztiei, eta hezkuntzari buruzko beren ezagupenak eta proiektuak partekatu dituztenei.
Hemen ikus dezakezu aldizkaria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera