Nafarroako Eskola Kontseiluak XXIX. Jardunaldiak eginen ditu martxoaren 17an eta 18an, «Neurohezkuntza: nola ikasten du burmuinak?» izenburupean, Nafarroako Museoko ekitaldi aretoan. Aurrez aurre zein telematikoki parte hartzen ahal da.
Martxoaren 17ko jardunaldiaren emisioa:
Martxoaren 18ko jardunaldiaren emisioa:
Neurohezkuntzak ikertzen du nola funtzionatzen duen garunak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan: aztertzen du zein den giza burmuinaren garapena, estimuluei nola erantzuten dien eta nola bihurtzen diren gero erantzun horiek ezagutza.
Gaur egungo hezkuntza-sistemak kontuan izan behar du ezagutza neurozientifikoa, ikasten dugun guztiak gure burmuina eraldatzen baitu. Oinarri neurozientifikoa duen hezkuntza-ikerketaren azken aurrerapenek gero eta informazio zehatzagoa ematen digute gure burmuinaren funtzionamenduari buruz, bai eta ezagutza berriak eskuratzerakoan jakin-minak eta emozioak betetzen duten zeregin garrantzitsuari buruz ere.
Jardunaldien helburua da ezagutzak partekatzea eta denon artean hausnartzea nola txertatzen ahal diren printzipio neurozientifikoak hezkuntza jardueran.
Hemen begira dezakezu jardunaldien programa eta hemen kartela.
Hemen duzu Diario de Noticias egunkarian eta hemen Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera