Nafarroako Eskola Kontseiluak Hezkuntzaren aldeko Itun Soziala Nafarroako Foru Komunitatean txostena argitaratu du, eta ikastetxe eta hezkuntza eragileei banatu die.
Nafarroako Hezkuntzaren aldeko Itun Sozialaren (Hezkuntza Ituna) helburu nagusia da bermatzea hezkuntzarako eskubidea, Konstituzioan eta Estatutuan jasoa, ekitatearen, kalitatearen eta erantzunkidetasunaren printzipioei jarraikiz, hezkuntzako eragileen parte-hartzearekin, Nafarroa uneoro izan dadin erkidego kohesionatua, hala gizarteari nola lurraldeari dagokienez. Horretarako, nahitaezkoa da hezkuntza-eredu propio eta egonkor bat, aintzat hartuta Nafarroaren ezaugarri sozialak nahiz ekonomikoak eta bertako lurraldeen bereizgarriak.
Hezkuntzaren aldeko itun sozial hori denon arteko lana da eta ez pertsona jakin baten meritua. Etorkizuneko belaunaldietarako ituna da.
Hemen kontsulta dezakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera