Nafarroako Eskola Kontseiluak bere azken liburua argitaratu du: “Autonomia, lidergoa, ebaluazioa eta parte-hartzea ikastetxeetan”.
Ikastetxeen autonomiak eta lidergoak ebaluazioan oinarritu behar du, hezkuntzaren kalitatea lortuko bada. Hezkuntza-zuzendaritzak gero eta zeregin garrantzitsuagoa du ikastetxe batek zuzen funtziona dezan; izan ere, gero eta alderdi gehiago hartzen ditu bere gain eta gero eta eskumen gehiago ditu.
Zenbait faktore funtsezkoak dira autonomiaren garapenak hezkuntza-kalitatea ekar dezan, hala nola:
- Lidergo profesionala
- Balioak eta helburuak
- Ikasteko giroa
- Prestakuntza eskaintza
- Eskakizun mailak
- Aintzatespenak
- Bana-banako jarraipenak
- Ikasleen autonomia
- Irakaskuntzaren erabilgarritasuna
- Etengabeko bilakaera
- Familien parte-hartzea
Liburuak barnean hartzen ditu Nafarroako Museoan otsailean egin ziren XXVII. Jardunaldiak ekitaldiko hitzaldiak eta mahai-inguruak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu argitalpen honetan parte hartu duten guztiei.
Formatu digitalean ere eskura daiteke, gaztelaniaz zein euskaraz.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera