Lola Morales institutu bateko matematika irakaslea da, eta Matemapolis jokoa asmatu du: oinarri du fikziozko hiri baten mapa, 200 pertsonaia, objektu eta teorema dituena, eta “bilatu eta aurkitu” modura jokatzen da, aldi berean jostatu eta ikasiz.
Jolasaren bidez, jakin-mina eta interesa piztu nahi dira, matematikaren historia ezagutarazi, eta hain ezagunak ez diren matematika-objektuen berri eman.
Matematikari ezagunak bilatu behar dira edo erronkak ebatzi, hala nola Königsberg-eko zubien problema. Ekialdeko Prusiako hiri zaharrak zazpi zubi zituen, eta planteatu zuten ea posible ote zen hiri osoa oinez zeharkatu eta hasierako puntura itzultzea, zubi bakoitzetik behin bakarrik igarota. Erronka horrek bide ematen du Leonhard Eulerri buruz hitz egiteko, eta problema nola ebatzi zuen jakiteko.
Informazio gehiago edo jokoa deskargatu nahi izanez gero (gaztelaniaz eta ingelesez dago), klikatu hemen.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera